Familia-harrerari buruzko informazio-topaketa eginen dute azaroaren 27an, larunbata, Atarrabiako Kultur Etxean.

Nafarroako Gobernuak, Ereitegi Fundazioaren aholkularitzapean, proiektu bat jarri du abian egoitza-baliabideetan bizi diren adingabeak hartuko dituzten familiak bilatzeko.

Nafarroako Foru Komunitatean adingabe asko daude tutoretzapeko zentroetan, eta, hainbat arrazoirengatik, ezin dute familia-bizitzaz gozatu. Familia Harrera Proiektu honek asteburuetan, oporretan edo denbora luzez mutilekin denbora pasatzen duten pertsonak aurkitzea du helburu, familia bakoitzaren aukeren eta prestasunaren arabera.