Datorren asteartean, familientzako jolasak eta solasak lantegia eginen dute arratsaldeko 5etatik 6:30tara Arangurengo Irulegi eskola publikoan. Tailer honetan euskarazko jolas, kanta eta formulak ikasi eta praktikatuko dira, euskara seme-alabekin konpartitzeko eta konplizitate elementu bilakatzeko. Tailerra 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta dago eta haurrek ere parte har dezakete. Izen emateak azaroaren 19ra arte egin daitezke telefonoz ala email bidez eta doakoa izanen da