Burlatan, tokiko merkataritza suspertzeko bonuen kanpaina gaur abiatu da.

Bonuak https://www.bonosburlada-burlata.com webgunean eskuratu ahal izango dira, eta atxikitako establezimenduetan trukatu ahal izango dira 2021eko urriaren 20tik abenduaren 19ra bitartean, biak barne.18 urtetik gorako pertsona bakoitzak 3 bonu erosi ahal izango ditu gehienez. Hala ere, abenduaren 1ean bonuak erosteko geratzen badira, mugarik gabe erosi ahal izango dira.

Guztira 7.420 bonu jarriko dituzte salgai, 25 euroko balioarekin, eta erosteko kostua 15 eurokoa izango da.