Uharteko zinema eta emakumeak-en 1. erakusketa burutzen ari da. Programazio honen barne, gaur, arratsaldeko 7etan eta kultur etxean, Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa filma proiektatuko dute euskaraz. Ondoren, zuzendariarekin solasaldia izanen da.

Bihar, arratsaldeko 7etan eta kultur etxean, Overseas: esclavas del S. XXI ikusteko aukera izanen da. Filipinetako emakume batzuen erretratu txundigarria da, haurtzain eta etxeko langile gisa lan eginez bizimodua ateratzeko atzerrira joan behar izaten dutenak Umore beltza eta salaketa soziala nahasten ditu, eta esklabotza modernoaren ezkutuko forma bat agerian uzten du.