Gaur, jarriko da berriro martxan Barabonoen kanpaina. Bonuak 20 euroko balioa du, bezeroek 14 euro ordaintzen dituzte eta gainerako 6 euroak Udalak diruz lagundutako aparteko saldoa dira. Bonu bakoitza erosketa bakar batean erabili ahal izango da. Barañaingo merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduei lagundu nahi dien 18 urtetik gorako edonork eros ditzake.

Pertsona bakoitzak gehienez 20 bonu erosi ahal izango ditu. Bonoak erosi nahi dituztenek NANaren bidez identifikatu beharko dute beren burua. Erosteko unean, bonoa zein negoziotan gastatu nahi den adierazi beharko da. Erosketa bakoitzeko bono bat baino gehiago trukatu ahal izango da, hau da, metagarriak izango dira. Bonuak abenduaren 15era arte (egun hori barne) erosi eta trukatu ahal izango dira. Eta bonuak zuzenean eskuratu beharko dira webgune honen bidez: https://www.bonosbaranain.com