Gazteen Etxeak 47 jarduera programatu ditu urteko bigarren hiruhilekorako, hainbat berrikuntzarekin: Rubik kuboaren hastapena, lehen abestien sorkuntza eta grabazioa, psikologia-tailerra edo produktu freskoekin egindako sukaldaritza.

Iruñean erroldatutako pertsonek edo ikasleek lehentasuna izango dute eskainitako 908 plazak eskuratzeko. Izan ere, otsailaren 28tik aurrera eman ahal izango dute izena. Martxoaren 14an beste epe bat irekiko da baldintza hori betetzen ez dutenentzat edo 31 eta 35 urte bitartekoentzat. Bi kasuetan, epea martxoaren 31n amaituko da