Berriobeitin, azaroaren 25ean elkarretaratzeak izango dira arratsaldean Berriogoitin 18:00etan Kontzejuko plazan, Elkarten 18:30ean plazan, Artikan 18:00etan Artikako plazan eta Larragetan 20:00etan frontoian. Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpena euskaraz eta gaztelaniaz irakurriko da. Eta ostiralean, azaroak 26, María de Maeztu Kultur Etxean Adriana Olmedoren bakarrizketa izango da, arratsaldeko 19: 00etan. Sarrera doan izango da, webgunetik edo leihatilatik gonbidapena jaso ondoren. Ondoren, bertaratutakoei aperitibo bat eskainiko zaie