Uharten, abenduaren 7an, katilu esmaltatuen tailerra egingo dute arratsaldeko 5:30tatik 7:30tara Ugazten. Izen emateko azkeneko eguna abenduaren 5a izango da eta parte hartu ahal izateko, 3 euro ordaindu beharko dira Ugazten bertan.

Gainera, abenduaren 18rako Olaberriako kartingera eta Donostiako la perla ur termaletara irteera antolatu dute. Goizeko 10etan abiatu eta arratsaldeko 7etan itzuliko dira eta prezioak, adinaren, erroldatua egotearen edota jarduera bakarra ala biak egin nahi direnaren arabera aldatzen dira. Dena den, guztiak online kontsultatu daitezke. Izen emateak, abenduren 9ra arte egin daitezke Ugazten.

Eta horretaz gain, rocopolisera eskalada irteera bat ere egingo dute urtarrilaren 7an. Hiru aukera eskainiko dira. Lehenengoan, bi orduko eskalda jarduera egingo da monitorearekin eta 10 euroko prezioa izanen du. Bigarren aukeran, boudler eta eskalada bertikala egingo dira monitore batek gainbegiratuta eta honek ere 10 euroko prezioa izango du. Eta azkeneko aukerak, begiralerik gabe ibiltzean datza eta honetarako 7 euro ordainduko dira. Izen emateak, abenduaren 12ra arte egiten ahalko dira Ugazten.