Hamabost gazte Musika Ekintzailetza Ikastaroaren hirugarren edizioan trebatuko dira sektoreak nola funtzionatzen duen, disko bat nola editatzen den edo bira bat nola antolatzen den ezagutzeko. Apirilaren 4ra arte, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro baten saioak izango dira Gazteen Etxean.