Haur Ospitaleratuaren Eguna ospatuko du gaur Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak, eta, besteak beste, «Flashmob» bat zabalduko du, opariak banatuko ditu eta suhiltzaileen bisita jasoko du. Sagrado Corazón Ikastetxeko haurrak eta Sembrando Ilusiones pailazo taldea ere bihar joango dira ospitalean dauden adingabeak agurtzera.