Haurrentzako hiri kanpadietako aurre izena emateko epea maiatzaren 4 eta 5ean izango da, hau da, gaur eta bihar, 012-telefonoan 8:00etatik 18:00etara. Aurten haur bakoitzeko txanda bakar batean eman ahal izango da izena. Plaza libreak geratzen badira, maiatzaren 20an argitaratuko dira zenbat eta zertarako txandak eta maiatzaren21ean irekiko da izena emateko bigarren epea. Kasu honetan, mundu guztiak aukeratu ditzake plaza horiek, baina berriz ere izena eman beharko dute.
Lau txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 5era, uztailaren 15etik 30era, abuztuaren 2tik 13ra eta abuztuaren 16tik 31ra. Talde bakoitzak 10 plaza gehienez izango ditu. Erroldatuen izen-emateak zozketatu egingo dira. Erroldatugabeek esku hartu ahal izango dute, plaza librerik geratzen bada amaieran. Onartuen zerrenda maiatzaren 10ean argitaratuko da.