Zizur Nagusian, ekainean, haurrentzako igeriketako ikastaro trinkoak antolatu dituzte ohitura hezkuntza zerbitzuarekin. “Ohitura hezitzaile” zerbitzuak, eskolak hasi baino 15 minutu lehenago haurren igeriketako ikasleak jasotzen dituen eta amaitu eta 15 minutu geroago itzultzen dituen pertsona da, arropaz aldatzen laguntzen duena eta aldagelan autonomiaz jarduten irakasten diena. Ekainaren 14tik 25era emango da ikastaroa, 30 minutuko 10 saio dira, astelehenetik ostiralera, bi astez, igerileku estalian.

Igeriketa-ikastaroaren prezioa 40€koa izango da abonatuentzat eta
ohitura hezitzailearen prezioa 20€koa. Abonatu gabekoentzako prezioak bikoitzak izango dira bi kasuetan. Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte egonen da zabalik online, kirol mostradorean ala telefonoz.