Eguesibarren, heldutasun aktiborako udako ateraldiak bueltan dira. Apuntatzeko, FAZen bertan edo telefonoz deitu beharko da uztailaren 19tik 30era. Aurten, segurtasunagatik, taldeak txikiak izango dira eta tokiak zozketa bidez egokituko dira. Abuztuaren 2, 3 eta 4an jakinaraziko dira zozketaren emaitzak.

Lehenengo irteera abuztuak 5 izanen da, Bordablanca finka ekologikora. Bigarrena, abuztuaren 12an Iruñeko katedralera. Ondoren, 19an, Haritz berri baserria bisitatuko dute eta 26ean Iruñatik eginen dute bisita gidatua. Bukatzeko, irailaren 2an Ultzama gaztandegira joanen dira.