Herritarren Arretarako Bulegoak % 17 igo zuen iaz artatutako hitzorduen kopurua,
38.113raino, eta pandemia aurreko zifretara hurbildu zen. Batez besteko itxaronaldia bi minutu pasatxora murriztu da, eta pertsonen % 97ri hamar minutu baino gutxiagotan eman zaie arreta.