Berriozarren, Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 26tik abuztuaren 13ra, 2009 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira eta Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.
Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 13tik 20ra, telefonoz ala webgunearen bidez. Behin betiko izen-ematea maiatzaren 25ean eginen da 17:00etatik 19:30era Udaletxeko Kultura Arloan eta Prezioa errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da.
Bestalde, Maiatzaren 10etik 15era Berriozarko Udalak, Ríos Renovables enpresaren bitartez, LED lanpara berriak jarriko ditu argi zaharrenak dituzten Berriozarko kale eta plazetan. Argiak aldatzeko, bi saski-kamioi erabiliko dira aldi berean. Beraz, zirkulazioa zatika moztuko da, eta horrek zirkulazioaren noranzko bati edo zirkulazio osoari eraginen dio, argiak aldatzen diren bitartean. Zirkulatu ez, baina aparkatutako ibilgailuak atera eta sartu ahal izanen dira aparkalekuetara edo garajeetara.
Eta agendari dagokionez, larunbat honetan, Jabi Izurietaren “Las luces del barro” kontzertua egonen da entzunaretoean publiko guztiarentzat. Ondoren, igandean, “Vencidos” antzezlanaz gozatzeko aukera izanen da arratsaldeko 7etan eta 5 euroko sarrerarekin.