Zizur Nagusiko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Nafarroako Futbol Federazioarekin datozen 10 urteetarako. Nafarroako Futbol Federazioaren esku utziko dira futbol-zelaiak, lurralde-selekzioen entrenamenduetarako eta partidetarako, betiere Udalak eta Ardoi Futbol Klubak berak okupatzen ez badituzte. Espazioak erabiltzeko hitzarmen horren ordainetan, Udalak 55.000 euro jasoko ditu Pinar I zelaiko belar artifiziala ordezteko diru-laguntza gisa.