Ingurumen Hezkuntzako Museoak datorren asterako haurrendako lantegi bat proposatzen du ‘Estanpatuko dugu? Sortu eta zure kontsumoa murriztu’ izenekoa. Asteazkenean, 10:30etik 12:30era, gaztelaniazko saioa izanen da eta ostegunean, ordu berean, euskarazko saioa. Izen-emateak doan dira eta 010 – 948 420 100 telefonoetan egin daitezke.