Iruña ezagutu progamak, urtero 2200 ikasleetara iristen dena, material didaktikoa berritu eta jarduera berriak sartu ditu ikasgeletan.

Gaur goizean ezagutu ditu Herritarren Gaietarako Batzordeak hezkuntza programaren material berrituak; hau da, Lehen Hezkuntzako 5. mailako 2.200 ikaslek baino gehiagok hiria modu didaktikoan eta, aldi berean, zorrotzean ezagutzea errazten duen udal-baliabidea.

Fernando Sesma Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako zinegotzi delegatuak agerraldia egin du Batzordean, berak eskatuta, material didaktiko eguneratuaren ezaugarriak azaltzeko.