Iruñeako Udalak 2023ko Iruñeko gazteendako poesia eta narrazio laburreko literatur lehiaketarako deialdia egin du, euskaraz zein gaztelaniaz. Lehiaketa ostiralean abiatuko da, apirilaren 21era arte, eta Iruñean bizi diren edo Iruñeko
ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urte bitarteko gazteek parte hartzen ahalko dute.