Iruñeko disuasioko bederatzi aparkalekuek 2.486 toki eskaintzen dituzte lehenengo 24 orduetan doan aparkatzeko. Mendebaldean, Arrosadian, Sanduzelain, Milagrosan, Trinitariosen eta Arrotxapean daude, eta beste sei prestatzeko asmoa dago Txantrean, Azpilagañan, Donibanen eta Lezkairun.