Iruñeko Pertsona migratuendako informazio guneak, “Harrera, Arreta, Errolda eta Etxebizitza” eskatu zituen atzo Udaletxeko Plazan.
Kontzentrazioan pertsona asko bizitzen ari diren bazterketa-egoera ikusarazi, salatu eta horri irtenbidea bilatzeko eskatu zuten.
Pertsona horietako asko administrazio-egoera irregularrean eta erroldatu gabe daude, ez dute sare sozialik eta ez dute hizkuntza menderatzen. Ia ikusezinak dira, eta administrazioak askotan ez die jaramonik egiten, erroldarik ez dutelako. Gainera, askotan poliziak geldiarazten ditu, atxilotu eta polizia-etxera eramaten dituzte, deliturik egin gabe.
MIG bezalako hainbat gizarte-kolektibok informazioa eta laguntza ematen dezakete: izapideak egiteko laguntza, janaria eta arropa, gaztelania irakatsi, etab., baina ez dute lortzen haien benetako beharra konpontzea: errolda eta etxebizitza.
Nafarroa abegi-lurra izatea eskatzen dute, iragan abenduan Nafarroako Gobernuak onartutako Adierazpen Instituzionalaren eslogana egia bihurtuz.
Horretarako, legebiltzar-talde eta udal-talde guztiei eskatzen diete elkarrekin lan egin dezatela erkidegoan bizirauten ari diren pertsonei bizitoki-konponbide duinak emateko, bai eta haien egoera okertzen duten oztopo administratiboei berehala heltzeko; alegia, gizarte-laguntzako eta zerbitzuen arteko koordinazio bultzatu eta erroldatzeko eskubidea ziurtatzeko.