Tokiko Gobernu Batzarrak, 51.425 euro bideratzea onartu du Donejakue Bidea eta bere ondarea hiritik igarotzean ikusarazteko bi irtenbide teknologiko garatzeko.

Hain zuzen ere, Bidearen trazaduran bisita birtual bat eta “escape room” estiloko joko bat egitea kontratatuko da, biak gailu mugikorren bidez gozatzeko pentsatuak.

Aurreikusitako 51.425 euroetatik 30.250 jokoa egitera bideratuko dira, eta beste 21.175 euro 360º-ko bisita birtualera. Helburua bi aplikazioak uda honetarako prest egotea da