Iruñeko Udalak 6.330.425,78 euro jasoko ditu Espainiako Gobernuaren PRTR Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko udalerrientzako laguntzen deialditik, Next Generation EU funts europarrak kudeatzeko.

Diru-laguntza jaso duten proiektuen artean honako hauek daude: Trinitariosen igogailua, bizikleta-sareko jarduketak (Labriteko bidegorriak, Baiona etorbidea edo Bernardino Tirapu), eskola-inguruneetako esku-hartzeak eta oinezkoentzako pasabide seguruak.

Udalek inbertsio berrietarako edo dagoeneko hasita dauden jarduketetarako laguntzak eska zitzaketen, baldin eta deialdia hasi zen egunean, abuztuaren 23an, amaitu ez baziren