Iruñeko Udalak bere lehen Barneko Berdintasun Plana egiteko prozesua hasi du, Udalean lan egiten duten pertsonen kudeaketan berdintasuna txertatzeko balioko duena.

Joan den urtarrilaren 12an, Plan horren Batzorde Gidaria eratu zenean, lehen urratsa egin zen, eta, gaur, barne-inkesta bat jarri da abian, anonimoa eta konfidentziala, udal langileek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin lotutako hainbat alderdiri buruz duten iritzia jasotzeko