Iruñeko Udalak epea ireki du ikastetxeek hiriko hegaztiei, hegaztien babeslekuei eta habia-kutxei buruzko lantegiak eska ditzaten. Udal ekimen hori 2018an abiatu zen, eta aurtengo ikasturtean Ornitolan Servicios Ambientales enpresak, horiez gain, saguzarrei eta apoarmatuei buruzko jarduerak eginen ditu.