Iruñeko Udalak hamar txosna jarriko ditu Runa parkean, Vergel zubiaren inguruan, datozen Sanferminetarako. Maiatzaren 22ra arte, Nafarroako Gobernuaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateek parte har dezakete.