Iruñeko Udalak hilabete honetan jarriko du abian “Polizia Komunitarioa zure Civivoxean” proiektua, herritarrei sarbidea errazteko aukera emango diena, eskaerak eta iradokizunak modu zuzenagoan eta eraginkorragoan helarazi ahal izateko.

Auzo bakoitzean arreta-egun bat ezarriko da, eta Civivox zentroan bertan eskatu ahal izango da hitzordua. Lehen fasean, zerbitzu hori modu pilotuan eskainiko da San Jorge, Iturrama eta Mendillorrin, eta, emaitzen arabera, hiriko gainerako auzoetan martxan jartzea aztertuko da.