Iruñeko Udalak ostiralean irekiko du Oberena, Txantrea, Arrotxapea eta Amayako igerilekuetan udako denboraldirako 273 abonamendu zozketatzeko epea.
Izen emateak maiatzaren 27ra arte egin daitezke 010 telefonoaren bidez; abonamenduak kirol instalazio bakoitzean jasoko dira.