Iruñeko Udalak Trinitarioseko parkeko 3.500 metro koadroko eremu batean, disuasio-aparkalekuaren atzealdean, ‘Agility’ zirkuitu bat instalatu du, zakurrek ariketak eta jarduerak egitera zuzendua. Dotazio hori hirian zakurrendako bideratuta dagoen hogeita hamargarrena izanen da, eta guztira berezko ezaugarriak dituzten hamabi elementu izanen ditu zakur guztien tamainetara egokituak.

Iruñeko ‘Agility’ zirkuitu berria 12 elementuz osatuta dago: besteak beste, jauzi-hesiak, taulak, horma-jauzi bat, jauzi-gurpil bat, luzera-jauzia egiteko gailu bat, kulunka bat, igo eta jaisteko arrapala bat, pasabide bat, tunel zurrun bat eta eslalom taula bat; horiei gehitu behar zaie eremurako informazio-kartel bat gailu bakoitzaren funtzionalitateak azaltzeko erliebean grabatutako marrazkiekin.