Iruñeko Udalak urtarrilerako eta otsailerako ‘Aisia ostegunak eta ostiralak’ udal-programako 12 saio antolatu ditu 65 urtetik gorakoei zuzenduta.

Urtarrilaren 10ean, astelehenarekin, hasiko da izena emateko epea, 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez, egindako deien hurrenkeraren arabera. Iruñean erroldatuek lehentasuna izanen dute. Jarduera bakoitzaren prezioa 2,5 euro izanen da.

Urtarrilerako hainbat jarduera programatu dira, hala nola memoria suspertzeari buruzkoak, bisita bat Nafarroako Museora, musikal zinematografikoei buruzko saio bat eta idazketa-lantegi txiki bat. Otsailean jarduera sorta zabalduko da honako hauekin: dantza latinoak, eskulanak, barreterapia- eta oroimen-lantegiak, sormenezko idazketa lantegi bat eta erlaxazio eta arnasketako saio bat. Denak zahartze aktiboa sustatzeko jarduerak dira eta hala ariketa fisikoa egitea nola alde kognitiboa estimulatzen dituzte, adinekoendako interesgarriak diren gaien bitartez. Jarduerak Plazara! zentro komunitarioan eginen dira