Iruñeko Udaleko Jasangarritasun Eskolak ‘Herritarrak abian’ ekimena abiatu du, herritarrak klima-aldaketaren aurkako borrokan zuzenean inplikatzeko.
Horretarako bi lantalde antolatu ditu: energia-trantsizioari buruzkoa eta airearen kutsadurari buruzkoa. Jarduera hau neguko ingurumen-programazioaren barruan dago, zeinak barne hartzen baititu lantegiak, erakusketak eta hitzaldiak, urtarriletik apirilera bitarte.
Ekimen horrek herritarrak kontzientziatu nahi ditu klima-aldaketaren aurrean konponbidearen parte bihurtzeak duen garrantziari buruz. Astean behingo hitzaldien bidez, Iruñeko egungo egoera aztertuko da eta hainbat proposamen indibidual eta kolektibori helduko zaie, kutsadurari eta energia fosilen kontsumoari aurre egiten laguntzen ahal dutenak. Zehazki, Klima Ekintzarako Lantaldeak trantsizio ekologikoaren aldeko herritarren apustuaren hazia izan nahi du.
Oraindik ere leku libreak daude jardueran izena emateko, eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Museoan eginen da, zazpi asteazkenetan zehar, 18:00etatik 20:00etara.