Arangurengo Udalak, iruñerriko jasangarritasun jardunaldien antolakuntzan hartu du parte. Jardunaldi horiek Civican zentroan eginen dira, ekainaren 9, 10 eta 11n, goizez. Izen-emateak maiatzaren 10etik aurrera egin daitezke online. Eta gainera, arratsaldez ere gaiari lotutako jarduerak eginen dira. Landuko diren gaiak, Biodibertsitatea-Azpiegitura berdea, Klima Aldaketa, Ekonomia Zirkularra eta Mugikortasun Iraunkorra dira. Jardunaldi horiek eskualdeko jasangarritasunean lan egiten duten eremu publikoko kargu politiko eta teknikariei zuzenduta daude: tokiko erakundeak, Nafarroako Gobernua eta enpresa publikoak, bai eta prestakuntza-erakundeei eta interesa duten profesionalak ere.