Iruñerriko Mankomunitateak iragarri ditu landa-eremuko herrietan, 200 biztanletik beherakoetan, sortutako gai organikoen eta hondakin berdeen kudeaketan egin behar dituen aldaketak.

Iragarri dituen bi aldaketak hurrengo hilabeteetan gauzatuko dira, eta 212 biztanleguneri eragingo diete, guztira 13.414 biztanle hartuz. Zehazki, aldaketa horiek izango dira etxeko eta auzoko konpostajea hedatzea, eta herri horietan hondakin berdeetarako edukiontziak kentzea. Bi ekintza horiek ahalbidetuko dute hondakin horiek garraiatu behar izatea ekiditea, eta, hortaz, horrek ekarriko du energia aurreztea, CO2 gasen isurpenak gutxitzea eta insitu edo bertan aprobetxatzea bai konposta bai hondakin berdeak, baratzeetan eta berdeguneetan