Iruñerriko Mankomunitateak laborantza ekologikoa sustatzeko ikastaroak antolatu ditu. Doakoak dira eta, noiz egiten direnaren arabera, izena emateko epeen hasiera aldatu egiten da. Izen-emateak webgune beraren bidez egiten dira. Lehenengoa uztailaren 24an eginen da; Diseinatu zure baratzea eta lortu zure haziak izenarekin. Mendillorriko deposituetan izanen da 10:00etatik 13: 30era. Bigarrena, Uztailaren 31an eginen dute eta Landare onuragarrien hazkuntza erakutsiko dute bertan. Ondoren, abuztuan zehar, beste bi ikastaro eskainiko dituzte