Kantu eta Hitza O-ko Andre Mariaren plazara itzuliko da euskarazko formatu txikiko sei kontzerturekin, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra bitarteko ostegunetan. Sarrera doan izanen da leku guztiak bete arte eta Rafa Rueda, Lumi, Olaia Inziarte, Sara Azurza, Nahiak Nahi eta Balerdi Balerdi arituko dira.