Eguesen, maiatzaren 10era arte, kirol-eskoletan plaza berritzeko epea zabalik da. Prozesu hau 2020-2021 denboraldian Eguesibarko kirol-eskola batean izena emanda egon diren kirolariei zuzenduta dago soilik. Honen inguruko informazio guztia online kontsulta daiteke udalaren webgunean.
Bestalde, Eguesibarko Udalak ostalaritzarako lokalak eta terrazak egokitzeko eta tokiko merkataritza digitalizatzeko laguntza berriak aurkeztu ditu.
Eta horretaz gain, atzo inauguratu zuten Egüesibrik, legoak eraikiz tokiko merkataritza sustatzeko ekintza berritzailea. Herrialde osoko 8 Lego eraikuntza elkarte biltzen dira lehen aldiz erakusketa egiteko. Gainera, aire zabalean egiten den mota honetako lehen topaketa da. Lego mundurako hain garrantzitsua den mugarri hau DiscoverBricks enpresarekin elkarlanean antolatzen ari da. Ekintza honen bidez, Udalak tokiko dendak hobeto ezagutzera animatu nahi ditu herritarrak. Horretarako, 3.000 liburuxka banatuko dira, egin beharreko probekin, eta gainditzen dituzten pertsonek hainbat sariren zozketan parte-hartuko dute.