Eguesen, udan, igeriketa eta padel ikastaroak eginen dituzte udal kirol instalazioetan. Izen emateak maiatzaren 26ra arte egin diatezke Sarrigurengo kirol hirian ala Eguesibarko polikiroldegian. Gainera, kirol kanpusak eta jardunaldiak este eginen dituzte eta izen emateko datak eta tokiak berdinak izango dira.
6 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat ere kirol eskolak izanen dira. Programa honen helburua kirol modalitate ezberdinen irakaskuntza eta praktika erraztea eta oinarrizko kirola sustatzea da. Kirol-eskolak hainbat kirol-klubek kudeatzen dituzte. Klub horiek Eguesibarreko Udalak ezarritako araudia bete behar dute, eta diru-laguntza eta kirol-espazioen lagapena jasotzen dute.
Hauek dira modalitateak: atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, enduro-motokrossa, judoa, taekwondoa, arku-tiroa eta triatloia. Horietakoren batean izen emateko epea maiatzaren 24ean zabalduko da eta ekainaren 6ra arte egonen da zabalik online.