Galarko Zendean, maiatzeko eta ekaineko kultur agenda kaleratu dute. Honen barne, Maiatzak 15, larunbata, ibilketa nordikoaren oinarrizko ikastaroa eginen da goizeko 10etatik 13etara udaleko erabilera anitzeko aretoan. Alderdi teorikoa landuko da, eta ondore, irteera bat eginen da praktikan jartzeko. Gahienez 12 pertsonak har dezakete parte eta izen ematearen ordenaren arabera hautatuko dira parte hartzaileak. Izen emateko azken eguna, ostiralean, maiatzaren 7an izango da eta ordaindu beharreko kuota 10 eurokoa da.
Maiatzaren 15ean ere, arratsaldeko 6etan eta Arlegi frontoian, Trikidantz taldearen kontzertua egongo da dantzari eta kilikiez lagundua. Hurrengo egunean, igandea, Berrerabizi euskarazko antzerkia eskainiko dute Getze udaletxeko plazan goizeko 11etan. Eta hurrengo asteetan, kontzertuak, erakusketak, kirol jarduerak eta bestelakoak izanen dira. Agenda osoa, udalaren webgunean kontsultatu daiteke.