Antsoainen, abuzturako, kultura plazara programa antolatu dute. Ikuskizun guztiak Rafael Alberti plazan izanen dira arratsaldeko 8etan eta lehenengoa igande honetan, abuztuaren 8an izanen da. Iganderako zirko ikuskizun bat dago antolatuta eta aurreragorako ikuskizunak kontsultatzeko, programa osoa udalaren webgunean kontsulta daiteke.