Kulturarteko topagune bat sortu nahi dute Burlatan munduko ahots eta musiken bitartez.

Abesbatza bat, non Burlatako bizilagunen kulturarteko elkarbizitza lortuko den, beren emanaldiekin kultura-aniztasunaren aberastasunaren inguruan sentsibilizatzen lagunduko duena eta parte-hartzaileei musikaren onura ugariak ekarriko dizkiena.

Abesbatza erabat amateurra izanen da eta bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa ahots edo musika ezagutza handiak izatea. Abesteko, ongi pasatzeko eta jatorri desberdinetako abestiak interpretatzeko gogoa besterik ez. Helduei zuzenduta. Doan. Ostegunetan, 18.30etik 20.30era. Burlatako Kultur Etxea. Martxoaren 17tik ekainaren 23ra eta irailaren 8tik abenduaren 15era.