LAB, ELA eta Steilas sindikatuek elkarretaratze bat eginen dute bihar, otsailak 10, ostegunarekin, arratsaldeko 5etan Diputazioaren jauregiaren aurrean, Nafarroako Gobernuak aurkeztu berri duen dekretua salatzeko, hots, Administrazioan sartzeko baremoetan euskarak izanen duen tratamendua finkatzen duena.

Hiru sindikatuen iritziz, dekretu horrek eskubide galera bat ekarriko du nafar guztientzat, eta euskaldunak diskriminatuko ditu.