Lehen Hezkuntzako 750 ikaslek baino gehiagok Iruñeko txokoetan eta kaleetan ezkutatutako matematikak ezagutu dituzte Udalak eta NUPek egindako ibilbideei esker. Oraingoz, ibilbideek Alde Zaharra izan dute ardatz, baina, aurreikuspenen arabera, maiatzaren amaieran Iturraman barnako beste ibilbide bat argitaratuko da.