Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko 1.700 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute aurten Udalak ikastetxe publiko eta itunduetarako antolatu dituen antzerki-lantegietan. Proposamen didaktikoak 50 minutuko 28 saio barne hartzen ditu gehienez, eta 27 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako lehen eta bosgarren mailetan eratutako 86 taldetan landuko da.