2022ko XXVIII. Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel-lehiaketa. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, 16 urtetik gorakoak izanda betiere. Pertsonako 3 lan aurkeztu ahal izango dira gehienez, originalak eta saritu gabeak. Kartelak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 18an amaituko da, 14:00etan.

Oinarrietan kartelak aurkezteko bideak adierazten dira: https://www.baranain.es/eu/noticias/kartel-lehiaketa-baranaingo-txotxongilo-jaialdia-2022-iragartzeko/