
Aranguren Ibarreko Udalaren Ingurumen eta Berdintasun Alorrak “Aranguren Ibarra: Ingurune Zoriontsuak Sortzen” izeneko proiektua martxan jarri du.
Aranguren Ibarreko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko prozesu parte-hartzaile bat da. Izan ere, herritarren beharrak eta nahiak zein diren jakinez, jendearen ongizatea berreskuratu nahi dute pandemiaren ondotik. Ekimena herritar guztiendako da eta bi ataletan dago banatua. Lehenengoan, Jarduera jostagarriak eta hezigarriak eginen dira uztail eta abuztuan zehar, Udalaren kanalen bidez argitaratuko direnak, webean eta sare sozialetan. Eta bigarrenean, lau tailer parte-hartzaile egingo dira, irailean eta urrian.