Martxo honetan eta apirilean izango diren “ostegun eta ostiral alferrekoak” zahartze aktiboaren programako jarduera berrietarako izen-emateak ireki ditu Iruñeko Udalak.
Askotariko tailerrak, ariketa fisikoa, memoria estimulatzeko jolasak edo zinema-saioak dira, eta 65 urtetik gorako pertsonen autonomia sustatzea eta haien mendekotasuna prebenitzea dute helburu.
Izen-emateak doakoak dira, 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez egin behar dira eta deiaren hurrenkeraren arabera egingo dira, Iruñean erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dutelarik