Milagrosa auzoko Manuel de Falla eta Rio Urrobi kaleen bidegurutzea itxita egongo da datorren ostegunetik aurrera. Eremu horretan egiten ari diren berrurbanizazio-obrek eta sareak berritzeko lanek bigarren faseari ekingo diote, bi kale horiek bat egiten duten lekuari, hain zuzen ere.

Bertzalde, gaur goizean ezagutu du Herritarren Gaietarako Batzordeak Iruñeko Udalak Milagrosa auzoko gizartea eta parte-hartzea suspertzeko egindako aurretiazko azterlana. Auzoaren gizarte- eta hiri-konplexutasuna aztertzen lagunduko duten alternatibak bilatzean oinarritu da lana, bai eta informaziotik haratago doazen partaidetza-prozesuak garatzean ere; horrela, Milagrosako biztanleek eurengan zuzeneko ahotsa izatea erraztuko duten harreman-, konfiantza- edo ekintza-alderdiak indartzeko.