Datorren urriaren 14an, Nafarroako Ingurumen Hezkuntza Elkarteak, ingurugiro hezkuntzaren
inguruan, gogoeta eta eztabaida jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiak Berriozarko Udalak
duen kulturgunean aretoan ospatuko dira.
Jardunaldi hauetan, Ingurumen Hezkuntzaren egoeraz hausnartuko da Estatu eta Nafarroa
mailan. Jakinda, jasangarritasuna bultzatzeko Ingurumen Hezkuntza ezinbesteko tresna dela,
larrialdi klimatikoaren eta ingurumen-krisiaren testuinguru horretan, aldaketa soziala
bideratzeko.
Jardunaldien goizeko lehen zatian, estatu mailan eta gure eskualdean garatzen ari diren
estrategia nagusiak aurkeztuko dira.
• Jasangarritasuna lortzeko Ingurumen Hezkuntzako Plana, Mónica Moraledaren eskutik.
CENEAM (Espainiako Ingurugiro hezkuntzaren Zentroa) Zentroko teknikaria.
• Jasangarritasuna lortzeko Piriniotako Ingurumen Hezkuntzako Estrategia , Lupe
Lecumberriren eskutik. Arbunies eta Lekunberri enpresako teknikaria.
• Ingurugiro Hezkuntza abian, Serafín Huertasen eskutik . Centre d’Educació Ambiental
de la Comunitat Valenciana egiturako teknikaria.
Goizeko bigarren zatian, ingurugiro hezkuntzan ez ohikoak diren lau esperientzia berritzaile
entzun eta eztabaidatuko ditugu. Ekintza hauek nola jarri diren martxan, gizartean zein eragin
eta arrakasta lortu duten eta hobetzeko dituzten puntuak, arakatzeko eta partekatzeko unea
izango da. Ekimen hauek aurkezteko ondokoak arituko dira:
o #EA26. Ingurumen-Hezkuntzak Twitter bustitzen du, Gema Alcañilen eskutik.
#EA26 taldeko partaidea.
o Karbonoa murriztu, ez da gutxi!, Donostiko Cristina Enea Fundazioaren eskutik.
o Ekozinea eta Planeta dantzan, Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako
Zerbitzuen eskutik.
o Hontza zuriak, gure auzokide berriak, Marcel Gutinellen eskutik. GISFERA SCCL
taldearen partaide.
Arratsaldeko saioan eta amaiera gisa, une honetan garatzen ari den Nafarroako Ingurumen
Hezkuntzaren Estrategiarako lan gune bat sortuko da, proposamen berriak bideratzeko
partaidetzaren bitartez.
Jardunaldi honek Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren
laguntza ekonomikoa du