Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak San Francisco Javier zentroak Txantrean dituen instalazioetara lekualdatu du bere behin betiko egoitza. Zerbitzu horrek ia milioi eta erdi kontaktu arakatu zituen pandemian, eta 550.000 proba diagnostiko egin zituen. Iaz, halaber, San Martin Doktorea eta Buztintxuri ospitalez kanpoko larrialdi-zentroetan 123.00 heldu eta 23.708 adingabe artatu zituzten.