Oltzako zendean, 2021-22 ikasturterako jantokiko bekak eskatzeko epea zabalik da urriaren 10era arte. Informazio guztia, udalaren webgunean aurki daiteke.

Bestalde, irailaren 29an Ororbiako Osasun Zentroa itxita egonen dela jakinarazi dute, Orkoienen jai eguna dela eta.

Eta amaitzeko, gaur, eskubide sexual eta erreproduktiboak lantzeko topaketa eginen dute arratsaldeko 7etan Orobiako kulturgunean, Laztandu sexologiak antolatuta. Eskubide sexual eta erreproduktiboen letra txikiari buruz eta gorputzetan, nahietan, harremanetan, hezkuntzan eta osasunean eragiten diguten moduari buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko topaketa izanen da.